Euskerazko Tailerren Memoria
2012- 2013
Tailerretan 2-6
urteko umeentzat zuzendua izan da. Bertan 10 ume parte hartu dute, Tximeleta
Haur Eskolako ikaslea batzuk eta izandako beste batzuk. Tailerrean ipuin
klasikoak ezezagunekin partekatu ditugu, pentsatuz umeentzat errazago izango
zitzaiela ulertzea. Esan beharra dago, sortutako taldea bere inguruan
gaztelaniaz mintzatzen dela. Beraz, umeei ipuin tailerrean erabilitako
hizkuntza, euskara, guztiz ezezaguna zitzaien. Hala ere, izan duen harrera nahiko
ona izan da.
Nahiz eta batzuetan ulertzen
ez zutela ohartu, orain, tailerra bukatu dela, konturatu naiz badirela hainbat
esaldi, hitz etab. barneratu dituztenak, ulertzen dituztenak,kontutan harturik,
izan diren gaizki ulertuak, tailerreko orduak murriztu dituztela. Esan daiteke,
hasi zirenetik gaur egun arte euskara hizkuntza entzutea ez zaiela hain arraroa egiten, ezaguna eta hurbilekoa baizik,
hori da garrantzitsuena. Txikienek, jolas edo denbora pasa bezala hartzen dute,
hau da, ipuina entzun, kontzeptu batzuk landu eta plastikazko lantxo batekin
bukatu lagunekin dauden bitartean; eta nagusienek, aurrekoan esandakoaz aparte,
beste jakintzabat bezala.
No hay comentarios:
Publicar un comentario